Eta zuk nola erabiltzen dituzu sare sozialak?

Erabiltzailearen aurpegia Malena Gonzalez Altuna 2025eko azaroaren 23a

Sarri hater samarra naizela esaten didate gertukoek, eta egia da, hein handi batean, gauza asko kritikatzen baititut nire egunerokotasunean.

Hala ere, gaurkoan ez natorkizue sare sozialen aurkako diskurtso batekin, uste baitut hipokrita izango litzatekeela, ni ere horien erabiltzaile bainaiz.

Hala ere, sare sozialen erabileraren eta edukien inguruko hausnarketa egin beharra dagoela uste dut, indarkeria asko izaten baita eremu digitalean –irain matxistak, xantaia, baimendu gabeko sexting-a, grooming-a…–. Gainera, zuzeneko indarkeria pairatzeaz gain, kontsumitzen ditugun edukiak ere arriskutsuak izan daitezke, gure autoestimuan eta autopertzepzioan eragin negatiboa izan dezaketelako, besteak beste. 

Gutako bakoitzak sare sozialen erabileraren inguruko hausnarketa egin eta aldaketak egin behar ditugu, norberarentzat eta gainontzekoentzat espazio seguruak sortzeko. Eta zuk nola erabiltzen dituzu sare sozialak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak