Ordutik, nire bizitzako alderdi guztiak genero perspektibatik aztertzen dihardut. Oraingoan, uda analizatzen aritu naiz: nire planak, ohiturak, jaiak…
Zisheteropatriarkatuak gure egunerokotasuna baldintzatzen du, eta uda ez da salbuespen bat. Jaialdiei eta jaiei erreparatzen badiegu, ikus genezake emakumeen errepresentazioa oso baxua izan ohi dela. Gure herrietako ohiturek ere genero marka nabarmena dute: nolakoak dira Euskal Herriko jantzi tradizionalak? Era berean, igerilekura joateko ohitura baduzue, ziur nago ohartu zaretela nortzuek okupatzen duten espazio gehiena eta nortzuk geratzen diren izkinetan zokoratuta. Horiek adibide xume batzuk besterik ez dira, baina esanguratsuak dira, aldi berean, gure udak ardazten baitituzte.
Zuen oporrak birpentsatzera gonbidatzen zaituztet, beti baitago hobetu beharreko alderdiren bat. Hala ere, ez ahaztu oporrak gozatzeaz!