Asexualitatea

LGTBI+ kolektiboan aniztasun handia dago; guztiak disidentzia sexu-generikoaren parte dira, baina bakoitzaren errealitatea oso ezberdina da.

LGTB siglak gehienok ezagutuko dituzue, baina zer gertatzen da gehi horren barruan dauden gainontzeko errealitateekin? Ezagutzen al ditugu? Kolektibo honetako parte diren pertsonen gehiengoa alosexuala da; hau da, sexu erakarpena sentitzen dute gainontzeko pertsonekiko. Pertsona asexualek, aldiz, ez dute erakarpen hori sentitzen.

Sexu orientazio bat gehiago den arren, etengabe baliogabetzen eta zalantzan jartzen den errealitate bat da; gainera, mito ugari daude horri lotuta: osasun-arazoren bat dutela, ez dutela egokia den pertsona aurkitu eta horregatik ez dutela erakarpenik sentitzen, abstinentziaren berdina dela, etapa bat dela, pertsona hotzak direla… Zapalduen artean ere badaude gainontzekoak baino zapalduagoak dauden pertsonak, eta, LGTBI+ kolektiboak emandako aurrerapausoak asko diren arren, asexualitateak oraindik ez ditu hainbeste eman, guztiz ezabatua izan delako. Heldu da errealitate horren inguruan hitz egiteko ordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak