Jaiak, guztionak eta guztiontzat

Erabiltzailearen aurpegia Malena Gonzalez Altuna 2024ko uztailaren 21a

Udarekin batera hainbat herritako jaiak heldu dira gurera: sanjuanak Arrasaten, sanpedroak Eskoriatzan, andramaixak Aretxabaletan...

Zoritxarrez, jaiak, beste hainbat espazio bezala, oraindik ez dira gune seguru eta gozagarriak pertsona guztientzat; emakumeentzat eta LGTBI+ kolektiboko pertsonentzat, adibidez. Hori esanda, nire helburua ez da jaien inguruko ikuspuntu negatiboa plazaratzea, hausnarketa eragitea baizik; izan ere, guztiok dugu zer egin.

Azken urteetan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik ere asko dugu hobetzeko: emakumeen eta identitate disidenteen parte hartzea eta errepresentazioa sustatu behar da, indarkeria matxistaren aurkako protokoloak jarri behar dira martxan, irudi eta mezu berdinzaleak sustatu behar dira… 

Jaiak gure gizartearen isla dira eta ordua da horiek ere, gutxika, espazio seguruago eta gozagarriago bilakatzen joateko. Jai berdinzaleen aldeko apustua egiteko ordua iritsi da; ekin diezaiogun lanari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak