Jardunaldiak, mahai-inguruak, kultur ekintzak… eta manifestazioak. Baina nork eramango du pankarta aurten?
Feminismoa anitza da eta bere baitan barnebiltzen ditu emakume ezberdinak –arrazializatuak, LGTBI+ kolektibokoak, ezgaitasunen bat dutenak…–, baina hauek ez dira hain errepresentatuak izaten egun esanguratsu hauetan.
Inoiz pentsatu al dugu agian gure manifestazioak ez direla irisgarriak? Edo ez direla erosoak genero identitate disidenteentzat? Edo ordutegi aldetik desegokiak direla zaintza lanetan diharduten emakumeentzat? Beharbada, horren inguruan hausnartu beharko genuke… Ezin dugu intersekzionalitatea alde batera utzi; hau da, ezin dugu ahaztu pribilegioak eta zapalkuntzak –arraza, klase soziala, sexu orientazioa, genero identitatea eta itxura fisikoa, besteak beste– haien artean gurutzatzen direla eta elkar eragiten dutela.