Terrore sexualaren aurrean, zer?

Erabiltzailearen aurpegia Malena Gonzalez Altuna 2023ko mar. 12a, 00:00

Alcasser, la manada, uda honetan izan diren ziztadak…

Denok ezagutzen ditugun gertakariak dira, mediatikoki oso famatuak izan direnak, baina denongan ez dute eragin bera izan.

Horien bitartez emakumeoi mezu oso gardena bidali digute: "Kaleak ez dira zuenak". Borroka luzeen ondorioz irabazitako espazioetatik kanporatu gaituzte segurtasunaren izenean. Kaleetatik, gauetatik, jaietatik… bota gaituzte, etxean hobeto gaudela esan digute.

Hori behin eta berriz gertatu da historian zehar eta argi geratu da beldurra baino fenomeno konplexuagoa dela: terrore sexuala da, hain zuzen ere. Emakumeak beldurraren bitartez zapalduta eta kontrolatuta mantentzen dituen fenomenoa da. Gainera, gugan jartzen dute ardura, emakumeok etengabe entzuten ditugun esaldien bitartez: "Ez joan kalean bakarrik", "ez jarri hain gona motza", "kontuz zer egiten duzun"... Ez egin hau, ez egin bestea, behin eta berriz; baina gurea al da ardura?

Horri guztiorri aurre egiteko eta betiko putzu berberetan ez erortzeko, eman diezaiogun merezi duen garrantzia sexu hezkuntzari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak