Inguruko haurrek zortzi ontza txokolate jan bitartean zu golden sagarra ezin bukatuta zenbiltzan, nutrizioaren izenean –dietista bera ere jango zenuke parkean agertu izan balitz–; eta zenbait desgraziatu kalean iraintzea ekidin, indar guztiekin erreprimitu, zibismoaren izenean –dietista bera, barne–; kaferik ez edateko, gaueko loa sakona izan dadin; zergatik suposatzen dute lo egin nahi dudala? Gauez sortzearen plazera ere kendu didate, klaseko asistentziaren izenean; galtzerdiak jantzita txortan egitea, erotismoaren izenean; eta galtzerdiak erantzi dizkizun hori iraintzea ekidin, txortaldia ez etetearren; txokolatea jaten duzu ostean –zortzi ontza–, medikuak erretzeari uzteko gomendatu dizulako, osasunaren izenean.
Konturatu orduko, beste zerrenda baterako dokumentua zabaldu dut. Plazer-ukatzaile-desgraziatuak.