Fokua

Erabiltzailearen aurpegia Maider Aldai 2018ko urr. 20a, 00:00

Pareko etxea ez, goikoa, osorik erre zen pasa den urtean. Ez dute balkoitik gora igo zen kearen orbana guztiz kentzerik lortu. Bost bat geruza pintura eman arren, zirrikitua aurkitzen ei du errautsak oraindik ere. Etxeak ez du bere memoria ezabatzerik nahi.

Gauza da etxea berriztu eta AirBnB edo holakoren baten iragarri dutela. ¡Nos han jodido bien! Astero jende berria dugu. Gau bakarrerako datorrenik ere bada. Gure pisuko dinamikan eragin du: antsietatea sortzen digu parekoa ez ezagutzeak, bere ordutegien berri ez izateak, bere mania eta ohituren errepasoa egin ahal ez izateak, maitaleak ezin zenbatzeak.

Astebeterako datozenekin ez dugu horrenbesteko arazorik. Bilbo bi egunetan ikus daiteke, eta hortik aurrerako bost egunetan errutina txiki bat eraikitzen dute. Epe motzeko lasaitasuna eman eta badoaz. Hurrengo etorriko direnekin eszeptiko jartzen gara, aurrekoak minimoki estimatzeagatik. Eta honetan guztian okerrena, orain, pareko etxeak gu begiratzen gaituela jakitea izan da. Fokua lekuz aldatu da. Mierda!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak