Zenbait kezka

Erabiltzailearen aurpegia Maider Aldai 2018ko urt. 5a, 10:19

Beldurtzen nau bidegorriren batean euli batek zurrupatu eta inor ez konturatzeak; ohe azpian dagoen horrek galtzerdi pareak nahasteak; marrubizko txiklea delakoan hierbabuena ahoratzeak; zubi gorria urdinez pintatzeak.

"Zer moduz zaude?" galdetzerakoan "ondo" erantzun dudan aldiro pentsatu izan dut ea gezurra izan den edo ekonomia linguistikoa. Lehenengo kasuan, sudurra hazteak kezkatzen nau; bigarrenean, garatu dudan gehiegizko nagitasunak.

Beldurtzen nau lehorte garaian pantanoko tranpolinaren bakardadeak; edo gauez kraskatzearren haginak higatzeak; logelako gotelé-an Elvis-en aurpegia agertzeak.

Nik "zer moduz zaude?" galdetu izan dudan askotan, nahi baino erantzun luzeagoak jaso ditut. Halakoetan ekonomia linguistikoa erregutzeko tentazioa ezin eusteak beldurtzen nau. Finean, nik galdetu dut, ustez, erantzuna interesatzen zaidalakoan.

Beldurtzen nau, hau idatzi ostean, zer moduz nagoen inork ez galdetzeak, kezkak eta beldurrak ez bereizteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak