Netflix

Erabiltzailearen aurpegia Maider Aldai 2017ko ira. 22a, 09:37

Zaratak, aldamioek eta oinezkoen ibilbidea desbideratzeko kono laranjek jan dute kalea.

Alde Zaharreko etxe guztietako leihoak berritu behar direla dio udaletxeak. Parekoek honezkero fatxada aldatu eta balkoi zuriak jarri dituzte, itxiak. Hirugarren pisukoak ez ditu oraindik gortinak eskegi eta ez dago errezelik berean. Abdominalak egin eta entsalada afaldu zuen asteartean. Ez du egongelarik eta Netflix-en ikusten ditu telesailak gauero (bakarrik normalean).

Katu zuri bat du eta geranioak ureztatzen ditu goizetan, gehiegi aukeran. Tesi bat edo liburu bat edo hiztegi baten zuzenketa egiten ari da, edo fotokopiak dohainik ditu lanean. Paper dorreak zikintzen zaizkio sukaldeko olio tantekin. Ilea luzatzen uztea erabaki zuen eta moztu du mototsa berriz ere; pena, okerrena pasata zenuen. Basura poltsak ez ditu egunero ateratzen eta, nagitasunagatik edo, balkoian metatzen ditu. Ispilu bat du leiho ondoan, makilatzeko argi naturala hobea omen da. Pareko leihoaz bestalde gaudenoi, kostako zaigu ulertzea kalean gurutzatu eta agurtzen ez gaituenean, ez garela elkar ezagutzen. Berean Netflix-ek duen funtzioa betetzen duela berak iluntzetan gurean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak