Ez harrotu

Erabiltzailearen aurpegia Maider Aldai 2017ko eka. 4a, 00:00

Egunak aztoratuta hasten ditudan aldiro, ez harrotu esango didate gurasoek, lagunek, irakasleek. Barre egin eta farmaziei botako diet errua, anfeta gehiegi sartzearren eztularen kontrako piluletan. Gozoki dendei azukre gehiegi saltzearren haurtzaroan.

Lotsatzen nauzu entzun eta sentipen hori kulturala dela azalduko dizut. Esango dizut iparraldeko herrialdeetako jendea ez dela sentipen hori azaltzeko gai eta vergüenza ajena delakoa ezin dela euskarara itzuli. Agian, lotsatzen zaituen horrekin identifikatuta sentitzen zarelako gertatzen zaizula, harrotzen ez zaituen kolektibo baten barruan kokatzen duzulako zure burua.

Eta esango nuke ez harrotu esaten didazula, lotsak bultzatuta baino, agian, zure ezintasunek egotzitako ziurtasun-gabeziak estutu zaituelako. Kasu honetan, ez harrotu hori izango da zure jazarpen tresna. Entzun izan dut umorea egin ei dela eduki bat barneratuta duzunean, eta ez harrotu eguneroko gauza denean, eraginkortasuna galtzen du, zorionez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak