^ O ^

Erabiltzailearen aurpegia Maider Aldai 2017ko urt. 15a, 00:00

DVDak argiak jotakoan txoriak uxatzen ditu. Katedraletako leihoetan jarritako huntzek ere.

Ogirik ematen ez duen agureak, ondora salto egiten dien umeak, makilaz olibondoak astintzen dituen nekazariak, zuhaitzak mozten dituen funtzionarioak, elektrizitate kordak astintzen dituen korrontearen intentsitate igoerak, tiro hotsak. Ez dakit zergatik galdu duten eraginkortasuna txorimaloek. Galderari erantzuna topatzen jarriz gero; agian, larregi daudelako kaleetan.

DVDak balkoian izekitzen dira, jadanik etxean ez direlako erabiltzen zuntz optikoa Internetekin iritsi zenetik. 

Hori diote telebistako iragarkiek: kon la fibra optika disfrutaras de tus pelikulas faboritas kon solo un klik.

Eta huntzak jartzen dira, kanpoko txoriak uxatzeko baino gehiago, barrutik salto egiteko atakan dauden horiei “so” esateko.

Inork ez ditu txoriak, aldiz, Artzeren poetikatik aterako. Ez dago ezabatuko dituen Ktrl+Z-rik, eskuz jaso zirelako; eskuz, belarriz, ahoz eta larruz; txikitan erreka albotik jaso genuen txori herioa bezala, eskuko hutsunean habia ikusi zuen hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak