Aramaio-Arrasate

Erabiltzailearen aurpegia Maider Aldai 2016ko urr. 29a, 00:00

Egunen batean autoeskolara apuntatuko naiz. Presio sozialak bultzatuta beharrak baino gehiago, pentsatzen dut. Arratsaldean, Arrasatera. Gaur oraindik ez dut gidabaimenik.

Autobusa: berria, erosoagoa. 1,60? Bai, zera! Auto-stopa egitera ba. Ez dut berba egiteko gogo larregi, ea nork hartzen nauen, galdera asko egiten dizkidan, eguraldi aldaketak arduratuta daukan ala nire ikasketa etorkizunaz hitz egin nahi duen, isiltasunari beldurrak bultzatuta interesak baino gehiago, pentsatzen dut.

Atzamarra atera eta itxaron. Hiru bat kotxe pasa eta laugarrenean barrura. Zu norena zara ba? –uffa, nola erantzun horri?– Eta orain euria? Denbora aldaketa hauek ez dira normalak... –egunero kotxez bazabiltza, bakarrik, nahiko normala da. Baina ez diot hori erantzungo, gaur ez dut bide izkinan geratu nahi–. 

Ikerren utziko zaitut? –baietz erantzun, kalera noan arren–. Autoeskolara apuntatuko naiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak