Hasi da jolasa

Erabiltzailearen aurpegia Maider Aldai 2016ko eka. 11a, 00:00

Neoizko argiak erdi zintzilik daude taberna gañian eta ez dira itzaliko hilabete batzuetan.

Ez zara bertatik larregi aldenduko, ajea etorriko denaren beldurrez agian, edo etxea ezin aurkituta ibiliko zarelako bestela. Eta irri batekin ziurtatuta ez al gaude? Badirudi ez zarela bakarrik etxeratuko gaurkoan.

Komun-zulo eta kale-bazterretan gabiltzanak omen gara galduak eta badugu galduta gabiltzanok elkar aurkitzeko joera. Horrelakoei kasu ez egitearren gertatzen zaigu hau: "Uff, galdute dabiz koittauek! Ez hurbilddu holako jentiengana larrei, bide txarretik erungo zaitxue ta." Bide txarra ez bereizteagatik ere. Eta koitaduek eta holako jendeak (ez dakit zergatik) erakartzen gaituztelako, magnetismo kontuak edo. Hori bai, ondo dakigu.

Baina gaur ez naiz bakarrik etxeratuko. Irri batekin koitadu denak ziurtatuta gaude eta horren kontra ezer gutxi egin daiteke. Etxeratu/oheratu/lokartu/esnatu/(elkar) gosaldu, gose gabe jan eta sekula betetzen ez zaren sentsazioarekin, agurtu. Neoizko argiak erdi zintzilik daude taberna gañian eta berriz ere hara hurbiltzeko beharra duzu, nik ere.

Gaiztakeri, erokeri, bihurrikeri, sorginkeri, maitakeri eta lizunkeri garaia hasi delako, galdu guztiak laster aurkituko gara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak