Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Albisu Iriarte 2020ko uzt. 10a, 00:00

Marixol Askatu ekimenaren izenean, joan den ostiralean, uztailaren 3an, Donostiako Bulebarrean antolatutako ekitaldira agertu zinetenei eta, baita ere, agertzeko ezintasuna izan eta ekimenarekiko elkartasuna agertu zeniguten guztiei, eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Ekitaldi xume bezain ederra izan zen, eta denok atera ginen indarturik. Bertan sentitu genuen maitasuna, elkartasuna eta erabakitasuna Marixoli helaraziko diogu, giltzapean dutenek jarri dizkiguten oztopoen gainetik.

Datorren asteazken eta ostegunean ere, uztailaren 8an eta 9an, Madrilgo Auzitegi Nazional espainiarrean helaraziko diogu bera Euskal Herriko kaleetan aske ikusteko irrikaz dagoen jende guztiaren indarra.

Konponbidean aurrera egiteko aske eta gure artean behar dugu Marixol. Eta bera bezala Frantziako eta Espainiako kartzeletan dauzkaten gainontzeko euskal preso politiko guztiak.

Marixol askatu! Preso guztiak askatu! Konponbidea orain!

-----------

Mikel Albisu Iriarte eta Larraitz Iparragirre Guenetxea

Marixol Askatu ekimenaren izenean

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak