Suposatzen dut halakoetan beldurra sentitzea dela normalena, eta halaxe joan nintzen ni ere. Zorionez, ebakuntza primeran atera zen eta laugarren solairuan eduki ninduten hurrengo egunetan, alta eman zidaten arte. Bada, eskerrak eman nahi dizkiot egun haietan inguruan izan nuen lantalde profesionalari: ginekologo, erizain, laguntzaile, eta abar, guztiak primeran portatu zirelako nirekin. Ez dut ahaztuko han jasotako tratu bikaina.
----------
Maria Angeles Larrañaga Orozko
Bergara