Hain zuzen ere, %6,8 jaitsi da modaren gastua azkenaldian. Lehenbailehen desagertu daitezela, bada, 60 euroren truke zazpi-zortzi arropa-pieza erosteko aukera ematen duten negozioak. Hobe dira naturarekiko errespetuan ekoitzitako jantziak, bi aldiz garbitu orduko izorratzen diren horiek baino. Tonaka arropa pilatzen da zabortegietan. Alabaina, esan bezala, inguruari egiten zaion kaltearen kontzientzia esnatu egin da, eta, horren ondorioz, oihal ekologikoekin jositako jantziak erosteko eskaintza hazi egin da; izan bertakoak, izan atzerrikoak. Bai, modaren arloan eraldaketa sakona ari da gertatzen. Jantzien bizitzaren zikloa aldatuz eta luzatuz doa; izan ere, hornidura-katea deskarbonizatzen ari da, energia berriztagarriekin ekoitziz edo ur kontsumoa gutxituz, besteak beste. Finean, jantzien industria eta kontsumoa erabili eta bota eredutik ekonomia zirkularrerako trantsizio ekologikoa ari da egiten.