80-90-100 urtekoak, baby boomer-ak (1946-1964), X belaunaldia (1965-1980), millennial-ak/Y belaunaldia (1981-1986), centenial-ak/Z (1987-2012) eta alpha belaunaldia –2013tik aurrerakoak–. Egia da belaunaldi jakin batekoa izateak kolektibo horrekiko identitate-sentimendua pizten duela, partekatutako gertaera politiko, kultural eta abarrengatik. Baina presioa ere sor dezake, adinaren araberako rolak edo estereotipoak inposatzen direlako, eta, ondorioz, adinismoa heda litekeelako. Estatistikek diote bi pertsonatik bat adinista dela. Alabaina, gaur egun, jaio, hezi, lan, familia izan, jubilatu... ibilbideak ez dio jarraitzen ohiko sekuentzia linealari, eta, jubilatu ondoren, lanera itzul gaitezke edota lan eginaz ikasi, besteak beste.
Hain zuzen, testuinguru horretan sortutakoa da perennial kontzeptua, zeinetan adinak ez gaituen definitzen; izan ere, belaunaldien arteko harremanak izaten ditugu, teknologiak darabiltzagu lanean, kalean, etxean... Eta zuk non kokatzen duzu zeure burua?