Zeruan, gaueko izar distiratsuena. Sei orein Noelen gurdiari tiraka. Apaingarriak. Eskutitzak. Ilusioa. Opariak. Ametsak. Izotz-pistak. Loteria. Jaiotza. Txu-txu trena. Etxeetako argiak diz-diz. Kontsumoa. Kontzertuak. Gabon gaua. Sutondoa. Gaztaina erreak. Oilarra kantari. Hiru errege Belengo bidean. Gaudenak eta ez gaudenak. Altxa kopa hori! Turroia barra-barra. Betekadak. Olentzero, Mari Domingi, ikatza Israelgo estatuari. Eta beste zenbaiti. Inuzente eguna, zirionak! 3*3 txapelketak. Pintxo-txikiteoa. Elurra. Eskiak. Hotza. Eskularruak. Seiko urrea. Tiobiboak. Jolas parkea. Trakatan, trakatan, San Silvestre antxintxika karrera. Bezperan, udaletxeko Roberto badoa, erretiroa hartuta. Ai ene! Zeinek ipiniko ditu hemendik aurrera Gabonetan kantak? Gauerdia. Kanpaikadak. Iji-aja, hamabi mahats ale barrura, dra! Txin-txin, xanpainarekin.
Bi muxu zuei. Urte berri on! Din dan don. Din dan don. Eguberri on. Zorion-zorion. Gabonak Gabon.