Ez nuen imajinatzen

Erabiltzailearen aurpegia Maite Toledo

Igandea, uztailak 6, goizeko hamarrak, suziria Bergaran.

Abiatu da diana San Martzialen gora; festa eguna goiko zelaietan. Eguerdiko hamabiak, txupinazoa Iruñean. Gora San Fermin! Lehertu da bederatzi eguneko festa. Bidegorritik taka-taka, bus geltokiko erreka bazterra zakarrez josita ageri da: plastikozko poltsak, garagardo edo dena delako latak... Zubiko barandatik ohartu naiz zelako erreka dagoen han ur-saltoa kendu zenez geroztik: bi putzu eder, sakonera politarekin, eta berdegune laua. Toki aproposa bainu-leku libre bat atontzeko. Ez dakit uraren kalitatea zelakoa den, baina itzela izango litzateke udako egun beroetan bainatu eta belarraren gainean etzatea.

Uztailak 7, astelehena. Entzun, arren, San Fermin… gidatu gure oinak entzierro honetan, otoi!, neska-mutilak kantuan, zezenen aurretik korrika larriak egin aitzin. 

Zezenak bai, zezenak ez… Ez dut imajinatzen zezenik gabeko sanferminik, ez eta biharamunik gabeko San Martzial egunik. Baina zeinek esango zidan orain dela ez hainbeste urte Santa Marinako zubipean arrainik ikusiko genuenik… 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak