Praka bakero urdinak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Toledo 2025eko maiatzaren 13a

Zenbait gai neuzkan hemen jarduteko.

Aldaketa klimatikoa, eguraldia erotuta dabil; zerk eragin zuen A-28ko itzalaldia?; Maiatzaren 1a, aldarrikapena ala festa-eguna?; Aita Santua, nola eragiten du mundu globalizatuan? 

Alabaina, modaren industria aukeratu dut. Asteon, Moda Festibala dute Donostian. Egitarauari begira, Bergarako praka bakero urdinak cool bihurtu ziren garaia irudikatu dut. Mahoia tailerrerako eta bakeroak kalerako! Zoritxarrez, oihal lantegiak pikutara joan ziren. Internet eta merkataritza elektronikoa agertu baino lehen jazo zen hori. Sarritan pentsatu izan dut zergatik ez ote den gaitasunik izan, ondare industriala izanik, oihal urdina errealitate berrietara egokitu eta harekin negozio berriak sortzeko; izan ere, bistan da jendeak gustuko dituela jantziak eta haren kontsumo-ondasun osagarriak. Merkatu zokoen inguruan hausnartzeko eta ekintzailetza sustatzeko une aproposa delakoan nago; betiere, aldaketa klimatikoa, argindarraren ekoizpen ereduak eta langileen egungo beharrak nahiz giza eskubideak deskuidatu gabe, jakina. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak