Euria zarra-zarra. Autobusa berandu dator. Jendea aterkipean eta mela-mela. Donostiara goaz. Gehienak lanera. Halako batean iritsi da. Ordu erdi berandu. Denok eseri orduko abiatu da barianterantz, Fitipaldi baten antzera. Zentraletik deitu diote txoferrari. Esku librean dihardute. Besteok, azti: "Zergatik zabiltza hain berandu? Erreklamazio piloa ari gara jasotzen". Txoferra intzidentziak zerrendatzen hasi da: "Ezkerreko haizetakoa ez zebilen; eskerrak aliketa bat neukala; eskumakoa jarri dut". "Eta nola zoaz bakarrarekin?", beste aldekoak. "Moldatzen naiz", txoferrak. Zerrenda luzea da: maletategia ezin da zabaldu, irteera-atea ere ez… Gerrako armetan inbertitzen dute; autobusak mantentzen ez, ordea! Oihuka, bidaiari batek, haserre. Zerbitzu publikoak esku pribatuetan jartzearen sekuentzia tamalgarri baten ondorioak…
Nago zergak ordaintzen ditugula kalitatezko zerbitzuak izateko, eta ez, besteak beste, Lurraldebuseko karraketan bidaiatzeko.