Nire bizitzako arloetako bat orduan zedarritu zen: profesionala.
Gerora, berraragiztatuko banintz, zein bide egingo nukeen irudikatzen jolastu naiz inoiz. Kontuak kontu, bizitzeak erakusten du ondasunena bakarrik ez, bizipenen inbentarioak egitea ere komenigarria dela, gure ongizatea zainduko badugu. Esaterako, noiz, non, nola eta norekin egon nahi dugun. Psikiatra ospetsu bati irakurria diot zoriontasuna ondare psikologikoa orekatzean datzala, gauzei angelu onetik begiratzea eta borondate irmoa eta ilusioak izatea; hori, jakina, norberak diseinatutako bizitza proiektuarekin koherentea izanda lortzen da. Alegia, bizitza afektiboa, profesionala, kulturala, adiskidetasuna eta zaletasunak zainduta.
Eta zela ikasitakoek batu egiten duten, pasadizo onak eta txarrak inbentariatzen hasi nintzen: txarrak kaxoi batean gordetzen ditut, giltzapean; onak, ostera, eskuko poltsan daroatzat, bidelagun.