Goizean jaiki eta gosaldu dut bapo
Musua margotu eta noa lanera mantso
Bidean saihestu ditut bi mokordo
Angelu zuzena egin dut eta iaio.
Andre txarra izateko ez naiz jaio ni
Baina ze arraio! Antonio, Lorentxo
Edo Joxeba Mari, ustez gaurkotuak
Zuenean ere txakurrak ortotsik.
Andre edadetuak, bizitza osoa
Zaintza lanetan eman dutenak
Indarkeria pairatzen duten andreak, egin dezagun
Adinkeriarik gabeko gizarte feminista bat.
Jai bezpera da eta goaz oinez kalera
Lagunartean barre batzuk egitera
Nola bizi hala egiten dugu kanta
Dugunarekin disfrutatzen saiatzen gara.
Astean egin nahi nituzke bizpahiru saio
Betik egoten da gimnasioa lepo
Tipi-tapa abiatu naiz Mizpirualderantz
Arnasestuka igo dut Soledadeko aldapa.
Gaurko eguna bota dugu, bada
Andrea neurrian okupatuta gauza ona da
Orain M8 eguna ospatzera goaz
Hurrengo arte aio, hurrengo arte, aio.