Aurten 30. urte bete ditu Karnabaletako kontzertuak; bergararrok gogotsu itxaroten dugun hitzordu bihurtu da.
On line sarrerak 25 minututan saldu ziren eta txarteldegian, berriz, orduetako itxaron ilarak sortu ziren.
Argi dago Bergarako Musika Bandak lortu duen arrakasta esplikaezina dela. Ostiralean, Bergarako Bandaz gain, Bergarako Orkestra, Aritzeta Abesbatza, Kulunka taldeko dantzariak, Maria, Ainara, Joana, Javi, Iosu… 150 lagunetik gora parte hartu zuten kontzertuaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen, eta, nire kasuan, bertan parte hartzeko ohorea izan nuen.
Bergaran harro egoteko arrazoiak dauzkagu eta ostiralean argi geratu zen.
Zorionak egindako lan guztiagatik eta segi horrela beste 30 urte, gutxienez, Bergarako kulturaren alde lanean!
----------
Maite Agirre
Kultura eta Jaien zinegotzia Bergarako Udalean
Bergara