ISEA kooperatibak diseinatu zuen proiektua eta une oro bidelagun izan ginen. Pertsonalki eskertu nahi dut egindako lanketa eta esfortzu guztia, merezitako lanari aitortza. Pertsona eta entitate askok parte hartu zuen proiektuan, ikuspuntu ezberdinak txertatuz, kontraste lanak eginez, begirada profesionala islatuz; eta, egia esan behar badut, ikusgarri geratu zen proposamena, izugarri gustatu zitzaidan.
Udal Gobernuari behin eta berriz proposatu diogun gai bat izan da, aurrekontu-proposamenean, soberakinaren diru-zorrotik bideratzea…Guk proiektuan sinisten genuelako, berritzailea zelako, ezberdina, zerbitzu publiko jasangarria eta pertsona erdigunean jartzen duena. EAJk, historikoki alderdi humanista izanda, zaintza eta gizarte politikak lideratu ditu.
Etxean ez gaudenean etxean bezala sentitu nahi dugu; eta, zalantzarik gabe, pertsona nagusiak eta gazteak, espazio berak partekatuz eta goxotasunean, euren etxeetan bezala sentituko dira espazio berri horretan.