Neguan ere, jolas grina

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Muñoz 2025ko ots. 7a, 00:00

Umeak beti dira ume, neguan, udaberrian, udan eta udazkenean.

Urtaro bakoitzak, baina, jolasteko espazio eta tresna ezberdinak jartzen ditu haurren eskuetan. Eta jakina da gurean negua luzea eta euritsua izan ohi dela eta aisialdi aukerak murriztu egiten direla espazio itxi eta estalitakoetara.

Aurreko legealdian, EAJ udal taldean egoera honetaz oso kontziente izanik, lanean hasi ginen parkeak estali eta haurrentzat aisialdirako espazio berriak sortzen. Umeek eskertu zuten aire libreaz gozatzeko parada izatea, txirristan gora eta behera ibili eta lurrean arrastaka aritzea, blai-blai bukatu gabe. Eta uste dut garrantzitsua dela erdialdean ere parke estali bat izan dezaten lanean jarraitzea. EAJtik, Aprendizeseko jolastokia estaltzea proposatu genuen, eta udal gobernuak ezetz. Erdialdeko beste parke bat estaltzeko aukera partekatu zen, eta orduan ere, ezezko borobila. Egin dezagun lan, gure txikiek neguan ere jolas parke eta kanpo espazioaz goza dezaten posible egiteko. Negua hotza eta euritsua izanda ere, gure txikiek jolasteko grina bizi-bizi daukate eta. Merezi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak