"Iban Altuberen oroimenezkoa"

Erabiltzailearen aurpegia Markel Irizar 2011ko abe. 3a, 01:00

Pasa den igandean Oñatin, Iban Altuberen omenez egin zen mendi bizikleta martxan...

... merkurioak 4 gradu eskas markatzen zituen arren, mendi bizikleta, kirola, eta Iban bera maite genuenon gertutasunarekin berotu zen eguna.

Haur, gazte, guraso eta  txirrindulari ugarik parte hartu zuten Oñatiko txoko eta bazterretan antolatutako martxetan, eta amaieran guztiok herriko plazan elkartu ginen, hainbat saltsatako perrexila izan zen Ibani merezi zuen omenaldi beroa eskaintzeko.

Hau dena ez zen posible izango Sarriegi, Kaiku, Baque Kafeak, Zurich, Mugarri, Codorniu eta Lizarralde Kirolak bezalako etxeek lagundu izan ez baligute. Ezta Oñatiko Udalaren eta Aloña Mendiren erraztasunei esker izan ez balitz. Baina, batez ere, trabesia honen arrakasta, bertara gerturatu ziren bizikletazale eta lagunen babesak egin zuen posible.

Horretxegatik, Iban Altuberen lagunen izenean, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu bertan izan zineten guztioi eta hurrengo urterako gonbidapena luzatzeko aprobetxatu nahi dugu aukera.

Besterik gabe eta ongi baderitzozue, 2012ko Iban Altuberen oroimenezkora arte agurtzen zaituztegu.

Ordura arte, gure lagun Ibanek esango lukeen bezala: Egurra Narru!

------------------------------

Markel Irizar
(Iban Altuberen oroimenezko mendi martxako antolakuntzaren izenean)
Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak