Gaur inbertitu, bihar libertitu

Erabiltzailearen aurpegia Maite Irizar 2017ko aza. 17a, 08:33

Gure artean opariak egitea ez da kontu berria. Denok egin diogu noizbait erregaluren bat estimatzen dugun jendeari.

Urtea amaitzear den egun hauetan, berriz, Espainiako loteria nazionala da senideen eta lagunen artean bitxi preziatua. Askok oparitzen dute dezimoren bat, eta beste askok, obligazioz edo, oparitu dietelako itzultzen diete oparia, norbaitek zerbait oparitzen duenean bueltan jasotzeko oparitu izan balu bezala.

Oparia ez dakit lagunari edo Espainiako diru-poltsari nori egiten diogun, baina kortesiazko gurpil-zoro honek euskaldunak, behintzat, ez gaitu aberastuko. Are gehiago, euskal herritarrak omen gara loterian diru gehien gastatzen dugunak, marka da gero! Horko dirua Euskal Herrian geldituko balitz, sikiera…

Alde ederra genuke diru ekarpen hori euskal kultura babesteko ekimenak kontsumitzeko eta sustatzeko erabiliko bagenu. Jasotzen duenak eskertuko digu, euskal zaleek ere bai, eta, nola ez, inbertsioa egin duenak baita. Saria ziurra litzateke guztiontzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak