Izenaren izana

Erabiltzailearen aurpegia Maite Irizar 2017ko mar. 10a, 18:00

Sailkapenak ezinbesteko diren gizarte honetan dagozkigun etiketak bilatzea funtsezkoa da. Jaio eta berehala, bi hemisferiotan banatzen gaitu munduak: mutila edo neska. Bi sexuen arteko marra garbi marraztea gustuko dugu mendebaldeko kulturetan.

Euskaltzaindiak ere pertsona izenak sexu bakarrari lotzen dizkio.  Izena omen duen guztia etiketatu eta dagozkion ezaugarriak erreproduzitzen hasten gara. Zuzentasunaren logikak onartzen ez duena azkar zuzentzen digute. Markatutako estereotipoarekin identifikatu ez eta sufritzen hasten gara. Orduan beste etiketarako bidea hasi beharra izaten da.

Horregatik, definizio berriak egiteari ekin behar diogu. Sailkatzea beharrezkoa delako eta izena ez duenak urduri jartzen gaituelako.

Sailkapenak ezinbesteko zaizkigun gizarte honetan, aukeratzea iraultza da. Horregatik maite ditut hainbeste ausartak diren emakumeak, negar egiten duten gizonak, indartsu izateaz lotsatzen ez diren neskak eta goxotasuna ezkutatzen ez duten mutilak. Maite ditut neska edo mutil diren ez dakitenak, eta, nola ez, izateko izenik behar ez duten guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak