Aurten 45

Erabiltzailearen aurpegia Maite Irizar 2015ko ira. 16a, 11:50

Igandean iritsiko da amaierara aurtengo ikasturtearen trena.

Dantza taldeko haurrek duten erakuslehio potoloenetarikoa da, eta aurten ez bakarrik haurrentzat. Haurrez gain, protagonismoa merezi duenik eta errekonozimendua jasoko duenik ere izango da igande honetan.  Egun gogoangarria izango den zalantzarik ez daukat. 

Hitz egin nezake erakusleiho horrek euskal kulturarentzat duen garrantziaz, herri eraikuntzan nor izate sentimendu konpartitu horren ezinbestekotasunaz. Hitz egin nezake herriarentzat suposatzen duenaz. Baina hitz egin nahi nuke sentimenduez, sentsazioez. 

Zein gurpiletan sartzen den jakin gabe hasten da bat dantzan. Intuizioz, afizioz, kasualitatez. 

Eta gehiago edo gutxiago, baina askok bukatzen dugu geure egiten. 

Pertsonalki iruditzen zait asko eman diezaiokeela dantzak dantzariari, kendu ere egiten dion arren. Denok bukatu dugu inoiz kolpe gogor bat hartuta. Bat, edo bi. Ilusio eta indarrak bidean utzita. Baina mugitu eta mugiarazten gaituelako eta bizirik sentiarazten gaituelako jarraitzen dugu aurrera. 

Denborak heldutasuna eta esperientzia ematen dio talde bati, eta, bestetik ezinbestekoa izaten da taldearen biziraupena bermatzeko egindako urte luzeetako lana. 

Beraz, horrela justifikatzen dugu Oñatz eta bere ibilbide oparoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak