Zergatik?... ba horrela delako!

Erabiltzailearen aurpegia Maite Irizar 2014ko abe. 3a, 00:00

Badut 4 urteko iloba bat, Nora. Elkartzen garenetan, beti segika izaten dudana; "Tia Maite, Tia Maite"… Irribarre batekin,  bihotza segundo erdian konkistatzen  duen sorgin horietako bat da geurea ere. 

Baina aspaldian, adinari propio zaizkion galderak egiten dizkit. Hau ikusi edo bestea, galdera beti da: zergatik? Erantzunarekin asetu ez, eta berriro, baina, zergatik? 

Atzo, elkarrekin geundela, galderaka  hasi zen.  Hori zergatik? Eta bestea zergatik? Erantzun bat, ondoren bestea… 

Baina galdera baten erantzuna, “ba horrelaxe delako”  batekin bukatu nuen. Ulertu ala ez, pentsakor gelditu zen eta galderak amaitu ziren.

Bada denbora bat, neu ere iloba bezala nabilela. Zergatien bila. Han eta hemen galdera berdina buruan: zergatik? 

Erantzunen bilaketan ilobaz gogoratu naiz. Beharbada, itaunketa hau amaitzeko, onartu eta “ba horrelaxe delako” batekin konformatu beharko dut.

Hala ere, haren inozentzia eta nire errazionalizazioa ezin alderatu. Nik, galderen erantzun posible guztiak bizi, aztertu eta landu ditut. Beraz, zaila zaidan arren,  adinari propio zaidanari ekin beharko diot. 

Irrazionala dela sentitu, ulertu eta ukatu dudan hori, zergati errazionalez elikatu eta ez, inozentzia errazionalez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak