Askatasun katea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Irizar 2014ko eka. 12a, 12:00

Ekainaren 8aren biharamuna dugu gaur, han eta hemen guztiok jardungo dugu atzokoaz.

Kolore eta neurri ezberdinetako iritziak jasoko dira eta neurea ere hementxe partekatu nahi dut.

Emozioak hitz bihurtu ezinean nago. Egun batzuk beharko ditugu, atzo bizitakoak geure baitan prozesatzeko. Baina lehen inpresio bezala, argi geratu zitzaidan euskaldunok etorkizun hobe baten protagonista izan nahi dugula. Milaka koloretako herritarrek Durango eta Iruñea eskuak emanda lotu genituen, gure herriak erabakitzeko eskubidea duela ozen esateko. Gainera, aldarrikapenaz gain, sentsibilizazio eta kontzientzia parte-hartzaile ikaragarria sumatu nuen. Erabakitzen duen herri bat, gero eta herriago izango denaren sinesmen eta esperantzak ere gori-gorian zeuden.

Hala ere, oraindik orain, erabakitze eskubide hori ukatu eta geure hautua errespetatzen ez duenik ere bada eta adibideak gogora ekarri gabe ere ziur naiz zerrenda luzea egiteko gai dela gutako edonor. Haiek ere jakin behar dute, txotxongilo izateaz nazkatu garela eta ez garela mundua zuri-beltzean ikusten dugun horietakoak. Jada hasiak gara, eskurik esku etorkizuna marrazten eta kolore ezberdinetako "nazio ametsak" gauzatzen.

Nire, zure eta gure esku dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak