Handitasunean txiki

Erabiltzailearen aurpegia Maite Irizar 2014ko ots. 12a, 12:00

Itsasoak momentu paregabeak bizitzeko aukera eskaintzen digu. Oroitzapenen kutxatxoan maiz izaten da itsasoarekin lotura duen pasarterik.

Nire kasuan, umea nintzenetik, beti esan izan dut itsasoak sosegua transmititzen didala. Halere, hemendik aurrera esamoldea aldatu beharrean nago, “itsaso bareak sosegatzen nau”.

Azken egunetan denboraleak gogor jo du euskal kostaldea. Hamar metrotik gorako olatuak ikusi ahal izan ditugu eta kalte ugari eragin ditu urak. Egunotan, begiokin ikusitakoak, ikusgarriak eta era berean ikaragarriak izan direla iruditu zait.

Gertatu diren kalteak justifikatu eta zergatiak bilatzerakoan badakigu eguraldiak zerikusi zuzena duela baina nire buruari egunotan galdetu diot ea zenbateraino garen kontziente, itsasoari lekua jan izanaren erantzuna direla olatu erraldoi hauen harrotasun eta indarra.

Kuriositatea tarteko, argazki kamerako objektiboa lanean;neu ere itsasoari begira, lehen planoan egon nintzen, irudi batean gatibatuko zuen istant horren parte izateko asmotan. Lortu ere lortu nituen gordetzekoak, baina zinez gordeko dudana, itsasoari errespetua da. Beraz, garrantzitsua da presente izatea itsasoak zein olatu biziek, zelako ñimiñoak garen gogorarazten digutela eta segundo gutxiren buruan, itsasoaz gozatzetik beronen jolaserako panpina izatera igaro gaitezkeela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak