Beste behin, urte amaierako egun berezi hauetan, presoen egoerarekiko azaldu duzuen sentsibilitatea eta elkartasuna goraipatzekoa izan da; kandelak ipini dituzue erakusleiho zein tabernako barran, aportazioak egin dituzue, herriko ekimenetan zuzenean parte hartu duzue… Benetan, eskerrik asko! Ziur gaude keinu horiek ziegetaraino ere heldu direla.
Elkartasun uholdea itsasoan galduta indargabetu ez dadin, orain, herritar guztiei bezala, urtarrilaren 14ko manifestaziora joateko deia luzatzen dizuegu. Antzuolarrok ere salatzen dugu!
Euskal presoak Euskal Herrira!
----------
Maialen Guridi
'Ez dot moztuko bizarra' mugimenduko kidea
Antzuola