Herritar batek bi aldiz Udaltzaingora deitu zuen, bi pertsona grafiti bat egiten ari zirela salatuz. Protokoloari jarraika, Udaltzaingoa bertaratu egin zen eta graffitia egiten ari ziren bi gazteak identifikatzera zihoazela, hauek, korrika atera ziren.
Gai honek, ez luke bestelako garrantzirik izango ondoren etorri zena gertatu izan ez balitz. Izan ere, grafiti batengatik ez da inor atxilotzen, soilik identifikatuak izaten dira espediente administratiboa martxan jartzeko.
Behin gazteetako bat identifikatzen ari zirela, 6-10 pertsonek, makilak eskuan, Udaltzaingoa mehatxatu zuten. Udaltzaingoak, bere segurtasuna arriskuan ikusita, alde egin behar izan zuen, eta horietako makil bat Udaltzaingoak konfiskatu zuen.
Gai honen harira, hurrengo egunean, desinformazio mezua zabaldu zen herrian, frogarik gabeko akusazioak eginez Udaltzaingoaren aurka.
Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da, eta hainbat bilera eta elkarrizketa izan ditut pertsonalki udal langileekin eta identifikatutako gaztearekin.
Gobernu bezala asko kezkatzen gaituen gaia da, eta erantzukizunez ari gara lanean. Honelako jarrerak ez dira onargarria.
Horregatik, gaur gaurkoz dagokiguna da, Udaleko eta udal langileen arduradun nagusi bezala, gure kezka adieraztea gai honekiko, eta gertatutakoa argitzeko lanean jarraitzen dugula azaltzea.
Baita ere, lehentasunezkotzat jotzen dugu babesa ematea Udal Langileak diren Udaltzaingoari. Honelako ekintzak oso larriak baitira.
Datozen egunetan udal ordezkaritza duten alderdi guztiekin bilduko gara gaia aztertzeko.