Baina guztion bizipena da dolua, prozesu natural eta unibertsala.
Dolua heriotzarekin soilik lotzeko joera badugu ere, askotariko formak hartzen ditu; izan ere, galera-prozesu ezberdinak izaten dira: lana galtzen dugunean, etxez edo ohiko errotik urruntzen garenean, bikote-harremanak amaitzen direnean, gorputzeko atal bat galtzen dugunean edota lagunartearen eraldaketa gertatzen denean.
Heriotzari loturiko dolua, berriz, sakonagoa eta konplexuagoa izan daiteke. Dena dela, ezinbestekoa da guztien existentzia aitortzea, hura isilaraziz gero norberaren zama bihurtu daitekeelako; eta ukapenak ez du minik arintzen.
Nire ustez, ardura kolektiboa izan beharko litzateke, gizarte bezala gure erantzukizuna baita elkar zaintzea. Eman diezaiogun, beraz, bere lekua errealitatearen mugarriei gizatasunez erantzuteko.