Ohikoa da entzutea belaunaldi berriak natibo digitalak direla, baita gailu digitalekin helduak baino hobeto maneiatzen direla ere. Horrek ez du esan nahi derrigor trebetasun digitalak dituztenik; izan ere, gaur egun, sortzeko baino gehiago, kontsumitzeko erabiltzen dituzte halakoak. Gainera, sarritan, kontsumitzen dituzten edukiak ez dira haien adinerako aproposak izaten. Ba al dakigu zein espaziotan aritzen diren nabigatzen? Gune horiek seguruak al dira?
Teknologietan trebea izatea horien erabilera egokia egitea da, hain zuzen ere, erabilera kritikoa eta segurua egitea, bai lanean, bai aisialdian, bai beste edozein komunikazio esparrutan ere. Hortaz, belaunaldi berriak umezurtz digital eta kontsumista hutsak izan ez daitezen, har ditzagun neurriak denboraz.