Eskerrik asko, Bergara!

Erabiltzailearen aurpegia Maite Agirre Iribar 2016ko ira. 23a, 00:00

17 urte daramatzat San Martin bezperako nagusien danborradan irteten eta esan beharra daukat aurtengoa sinestezina izan dela, erabat emozionantea.

Parte-hartzea ikaragarria izan da, pasa den urtean baino 7 talde berri gehiago izan ditugu! Eguraldia, berriz, benetan txarra izan zen, baina horrek ez gintuen beldurtu eta denak han atera ginen, bandaren doinuekin eta euripean. Harro sentitzen naiz herriak izan duen erantzuna ikusita! Mila-mila esker hau posible egin duzuen guztioi: Lokatza, Birguerias eta Yankiwibat, Barrikak, Pizzeriakoak, San Lokal, Gazteak (Maiderren taldea), Zuloa, Gazteak (Amaiaren taldekoak), Urdinak, Lierniren taldeko gazteak, Aritzeta, San Joxepe, Danbarrara, KMK 2016, Artatse, Manexen lagun taldea, Lasai Toki, Rosaren barrika taldea, Valenen talde osoa eta Bergarako Udal Musika Banda eta, nola ez, ikusten eta animatzen egon zineten guztiei eskerrik asko! Zuek barik ezin izango genuen horrelako danborrada izan! Datorren urtean berriz elkar ikusiko dugu, espero giro hobearekin. Gora San Martin jaiak!

----------

Maite Agirre Iribar

(Bergarako Udaleko Ondare, Kultura eta Jaietako zinegotzia)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak