Nahikoa politikan, gizartean, ekonomian, kulturan eta beste hainbat alorretan bailaran izan diren aldaketez jabetzeko. Hainbat esparru irauli dira mila zenbakitan, eta GOIENA astekaria bera ere aldatuz joan da.
Komunikazioa aro berrian murgilduta dabil, eta, iraultzetan gertatu ohi denez, batzuk atzean geratu eta beste batzuek aurrera egiten dute. Ez da gutxi, testuinguru berri horretan milara iritsi, euskaraz jardun, eta askoz ere baliabide gehiago dituzten komunikabideei iskin eginez norberak bere esparrua finkatzea. Ikerketek diotenez, jendea gogaituta dago hainbeste albisterekin, eta zurrunbilo horretatik ihes egiteko joera atzematen da. Notiziaren erabilgarritasuna eta gizatasuna omen dira irakurleak bereganatzeko gakoak, eta joko-zelai horretan astekari honek badu zer jokatu.
Zelakoa izango ote da GOIENA bi milara iristean? Paperean irakurriko dugu? Auskalo! Baina apustu egingo nuke orduan ere hurbileko informazioa jendearen interesekoa izango dela.