'Aretxabaletako tomatea'

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2023ko mai. 21a, 00:00

Tomateen top zerrendan goi-goian dago Aretxabaletako tomatea izeneko barietatea.

Pentsa, lehengo egunean topatu nuen bikote bat Ondarroatik Aiako azokaraino joan zena tomate-landare famatuaren bila.

Aretxabaletako tomateak badu bere astea, egiten dira jardunaldi gastronomikoak, liburuak idatzi dituzte eta Wikipedian dator. Hain zuzen, jatorriari buruz ari dira azken horretan, eta diote: Tomate hau Aramaiora eraman zuen moja batek, eta haren familiak erein zuen. Moja hura, ondoren, Arrasateko Fagor lantegian hasi zen lanean, eta tomate-landareak banatu zituen. Horrela iritsi zen Aretxabaletara, eta bertan baino ez da mantendu. 

Beraz, moja izandako andre bat, tomate-hazia gorde eta banatu zuena, baina, beste behin ere, izen-abizenik gabeko emakumea. Tira! Ez gara oso aspaldiko kontuez ari. 

Fagorren lan egindako aramaioar haren izen-abizenak argitzeak ez du oso zaila izan behar. Horregatik, hau dena posible egin duen protagonistaren identitatea itzalean gera ez dadin, ondo legoke Wikipediako artikulua borobiltzea –ez bada, behintzat, emakumearen izena ez aipatzea eskatu dela–. Arrastoren bat, irakurle?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak