Horietako bat da UDA futbol taldea. Azkenaldian ez da giro Ibarran, talde txiki batetik etorri arren, ozen entzuten baitira futbol zelaian epaileari edo aurkariei egindako mehatxu larriak.
Saretu, hori da UDAko zuzendaritzakoei entzundako hitza. Herriari arazoaren berri eman, eta herritik konpondu. Berbak modernoa dirudi, baina estrategia ez da hain berritzailea.
1946an, UDA sortu aurretik, herrian zegoen giroa gogoan du Mikel Zuazabeitiak, Hondarribian bizi den aretxabaletarrak. Kontatu didanez, bi talde zeuden: Club Deportivo Aretxabaleta eta Juventud Deportiva Aretxabaleta. Eta bien arteko norgehiagoka handia zen; batzuetan, gehiegizko ikusezina bihurtzeraino. Giro hura bukatu beharra zegoela iritzi zion herrira etorritako Don Luis Agirre abadeak –kasualitatez, Hondarribikoa–, eta, asko kostata, baina hark lortu zuen Aretxabaletako bi taldeak elkartzea. Negoziatzaile ona omen zen, eta nahiago izan zuen garaiko abadeek erakutsi ohi zuten autoritatea alde batera utzita aritu. Orduan ere, rollo onak ekarri zuen konponbidea.