Gauez, etxera

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2022ko ira. 7a, 00:00

Emakumeei gauetan etxera laguntzeko sareak antolatu dira azken urteetan.

Taldean, edo telefono dei batekin, bakarrik baino lasaiago iristen dira neska asko etxera. Beldurra pertsonala da, eta gauak izua biderkatzen du. Horri aurre egiteko neurriak zilegi iruditzen zaizkit. Norberaren esku dago horietaz baliatu ala ez.

Hori esan ondoren… Azken hamarkadetan emakumeak esparru asko irabazi baditu ere, gauean etxera itzultzeko bidean, askatasuna galdu ote dugu?

Ni neu horretaz jabetu nintzen duela urte gutxi. Gaueko ordu txikitan neska bat gerturatu zitzaidan, elkarrengandik gertu bizi ginenez etxera batera itzuliko ote ginen galdetuz. Baiezkoa eman, eta aitortu nion neu ere lasaiago etxeratu nintzela. Ordura arte, horrelakorik egin gabea nintzen. Gazte garaian, etxerako bidean, atariz atari lagun taldea gutxitzen joaten zen, norbait beti azkena eta bakarrik geratuz. Auto-stop egitea ere ohikoa izaten zen. Alboko herrietako jaietatik oinez ere maiz itzultzen ginen. Hori bai, sarritan takarraran amaituz. Kezka, beti. Eta ez, ez ginen ausartagoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak