Euskalkia eta batua

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2022ko eka. 26a, 00:00

Azken asteetan hausnarketa interesgarriak argitaratu dira euskalkien eta euskara batuaren inguruan. Horietako bat Iñaki Galdosi irakurri nion Berria-n maiatzaren amaieran. Bestea, joan den astean Elena Lakari Puntua aldizkarian. Biak gustatu zaizkit, biak irakurtzea aholkatzen dizuet.

Ni neu Martutene auzotik oso gertu bizi naiz, eta laster ohartu nintzen apur bat barbarotzat jotzen zutela nire hizkera. Horregatik, "zein zaila den zuri ulertzea" entzuten hasitakoan, kalean euskara batuaz hitz egiteko hautua egin nuen. Moskeorik gabe, praktikotasunetik.

Niri batua gustatzen zait, eta euskalkiak ere bai. Horregatik sufritzen dut Goiena telebistako mikrofono aurrean euskara batuarekin ezinean ari diren edadetuekin. Jakinda, gainera, euskalkian ederki moldatzen direla. Agian, galdera batuan egin zaielako izan liteke. Baina, era berean, ez dut ulertzen Euskal Herri mailako komunikabideetan batuaren ordez bailarako euskalkiarekin tematzen direnekin. Batzuei entzuten baitiet etengabe berben bila gaztelerara jotzen, aditzekin hanka-sartzeak egiten, eta, azkenean, ez bata eta ez beste. Nire belarriak, behintzat, ez du gozatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak