Tabuak

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2022ko mai. 22a, 00:00

Asteartean LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Eraso homofoboak bata bestearen atzetik gertatu diren astean tokatu da. Horietako bat kilometro gutxira jazo da, Uribarri Ganboako urtegian. Harri batekin eraso egin zieten bi mutili, homosexualak izateagatik.

Gizarte aurreratu batean bizi garela uste bada ere, XXI. mendean, beste garai batekoak diruditen eraso gorrotagarriak gertatzen dira, maizegi. Arabako hiriburuan, lau urtean hirukoiztu egin dira sexu orientazioarekin edo genero identitatearekin lotutako erasoak. Debagoienetik gertu dago Gasteiz.

1990. urtean utzi zion homosexualitateak buruko gaitz izateari. Osasunaren Mundu Erakundearen bedeinkazioa beranduegi etorri da jende askorentzat. Argi dago hiru hamarkada ez direla nahikoa izan gizartean oso errotuak dauden tabuak eta aurreiritziak gainditzeko.

Asko dago egiteko, bai gizartean, bai erakundeetan, baina baita eremu pribatuan ere, adibidez, kuadrillan eta familian gaudenean. Zenbat txutxu-mutxu absurdo aurreiritziz beteak. Zer axola ote du nor, norekin eta zelan den zoriontsua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak