Ttipi-ttapa

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2022ko api. 10a, 00:00

Domekan bukatuko da Korrika, Donostian. Une gogoangarriak utzi dizkigu 22.ak ere, eta gainera, zuzenean edozein unetan ikusteko aukerarekin. Hala, eskuko telefonotik ikusi nuen Korrika Debagoienetik pasatzen. Beti bezain jendetsu, eta indartsu.

Sare sozialetara jo nuen ondoren. Arrasateko taberna batera sartu eta hainbat petodun gaztelera hutsean ari zirela ikusteak sortzen zion atsekabeaz ari zen zozaia erabiltzailea. Nik neuk ere antzeko zerbait idatzi nuen 2015eko Korrika Aretxabaletatik pasa zenean. Facebookek gogorarazi zidan. Hurrengo egunetan ere irakurri ditut mezu gehiago zentzu horretan.

Baina errealitate gordinari izkin egiten dioten adibide politak ere izan dira. Hunkituta eraman zuen lekukoa Maria Jesus Ibabe Goienakideak. Seguruen, aldizkari honi esker euskara batuan dagoen testu bat irakurri eta ulertzen ikasi dute berak eta euskaraz alfabetatu gabeko beste askok. Hori bera pentsatu nuen, duela gutxi, 80 urtetik gorako emakume batek aldizkari hau ostiraletan noiz iritsiko irrikan egoten zela kontatu zidanean. Borondatea eta gogoa dira, finean, euskarak behar dituenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak