Orain, udaberria ate joka den honetan, horietako batzuk Euskal Herrira datoz berriro. Baina jaioterrira itzulera noiz izango den jakin barik. Txernobylgo umeak errefuxiatu datoz. Batzuk, gainera, familiartekoez lagunduta.
Debagoienean bada esperientzia errefuxiatuei harrera egiten. 1992an, Bosniako gerran, hainbat boluntariok aterpea antolatu zuten Eskoriatzako San Viator etxea zenean. 19 lagun etorri ziren, familian edo bakarka. Ikasi, lana bilatu, lagunak egin, eta bizitza berri bat hasi zuten. 1996tik aurrera, gerra amaitutakoan, apurka-apurka batzuk Bosniara bueltatu ziren, eta beste batzuek hemen geratzea erabaki zuten. Urrutira joan gabe, Oñatiko Larraña aterpetxean errefuxiatu eta etorkinekin egiten ari diren lana ere gertu dugu. Bada nora begiratu, bada nor lagundu.