Ez Donk Amaituren programaren berri emateko GOIENAn egindako adierazpenetan, Iker Barandiaranek aipatzen zuen "punken amei omenalditxo bat egiteko asmoa". Eta baieztatu dit hala egin zutela, ama haiek jasandako sufrimendua aitortzeko tartea izan zela. Antolakuntza lanetan ibilitako Andoni Iñurritegik aldizkari honetan ere zentzu horretan zioen familiengan erori zela drogek eragindako kalte guztia. Etxeetan ahal moduan pasa zutela haientzat beltza izan zen garaia.
Alde askotatik emankorra izan zen 80ko hamarkada, errebeldea eta alaia. Baina tragedia bat ere izan zen familia askorentzat. Bihoakie, beraz, garai hartako amei "omenalditzarra".