Izan dira beste batzuk ere arrazoi berarengatik edota beste batzuengatik itxi direnak. Gure haurtzaroko mapakoak dira Joxe Marireneko harategia, Zesteruanekua, Arandonekua, Joakinanekua, Beheko denda... Denak ere harribitxiak. Kanpora begirako apaingarri gutxikoak, barruan izan dutelako distira.
Zubittan izan diren beste denda guztiek bezalaxe, Juananekuak ere ez dauka hizki handiko kartel ikusgarririk ateburuan; hala ere, ezaguna da ez auzoan eta herrian bakarrik, baita bailaran ere. Arantza baino lehenago, Juana eta Daniel ezagutu genituen bertan (jende diskretu eta goxoa, inondik ere). Zenbat pena goxatu ote dituzte, penarik kontatu barik, mostradore aurre horretan! Sal-eroste hutsa baino askoz gehiago eskainiz beti.
Mila-mila esker denagatik eta ondo bizi, Arantza!
----------
Maite Aginagalde Garitano
(Zubittan hazitakoa)
Bergara