Sanjuanek utzitako gogoetak

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Etxabe Heriz 2026ko uztailaren 15a

Sanjuanetako sutara bota ditut ikasturte honetan bizitako min, amorru, desesperantza, neke eta tristura guztiak. 

Erreskatatu ditut, baina, aurtengo ikasturteko pasarte asko, barre inozenteak, ikaskuntza guztiak, nire barrura begiratu dudan aldi guztiak, eta bidean aurkitu ditudan pertsona polit, berezi eta humanoak.

Orain, egun gutxi barru urteak beteko ditudan honetan, izan nintzen nerabea datorkit burura. Oraindik hain inozente, hainbeste momentu bizi izanda eta hain ilusionatuta. Eta ez hori bakarrik, baita haserre eta errebelde parean agertzen zitzaizkion eta justuak ez ziren gertakari ororekin. Xamurtasuna da horiek guztiak ondoen deskribatzen dituen adjektiboa. Hain ume eta oraindik horrenbeste bizitzeko –eta ez hainbeste haserretzeko–.

Gaur, eskerrak eman nahi dizkiot San Juan bezperari, izan nintzen nerabeari eta sutara bota eta bertatik errekuperatu ditudan horiei ere. Nire kasuan, uztailak badu urte amaieraren kutsua, eta aprobetxatuko dut espazio hau datorren ikasturteari onena opa eta ikasitako horiek parez pare jartzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak